XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Judueri erran zioten Jesusek: Egiaz egiaz derautzuet: ez dautzue Moisek eman zerutikako ogia.

Jainkoaren ogia zerutik jausten da, eta munduari bizia emaiten diona.

Heiek orduan: Jauna, emaguzu beti ogi hortarik.

Jesusek ihardetsi: Ni naiz biziaren ogia.

Nere ganat heldu denak ez du goserik izanen.

Egun heietan, Eli profeta, mortuan barna egun baten bidea egin ondoan, sasi baten itzalean jarri zen eta herioa deitu... Eta huna nun Jaunaren aingeruak unki zuen erranez: Jeiki zaite eta jan.

... Eli jeiki zen, jan zuen eta edan.

Gero janari horrek azkarturik, bide egin zuen berrogoi egun eta berrogoi gauez, Horeb Jaunaren mendiraino (1 Erreg. 19, 4, 5).

Bizi eta indar emaiten duen janari hori: Eukariztia.

Ibiltzeko indarra emaiten du, bai eta ere elgar maitatzekoa.

Nik maite zaituztedan bezala, zuek ere elgar maita zazue.

Hortarako ni naiz bidea, egia eta bizia.

Zaudezte nitan eta ni zuetan.

Nola aihenak ez baitezake fruiturik ekar berez bere, mahats-ondoan egoiten ez bada, halaber zuek ere ez bazarezte nitan egoiten... Ni gabe ez dezakezue deus egin.

Mahats-ondotik aihenetarat iragaiten den bizia: Izpiritu Saindua.

Hortakotz errana da liturgian: Eukariztiak Izpiritu Sainduz gizentzen duela gizonaren izpiritua.

Kristoren bizi horrek zenbat traba aurkitzen dituen bai gizonaren bihotzean, bai munduko indar beltzetan!... Bainan ez beldur izan.

Hiltzeko bezperan, goraki errana du Jesus Jaunak: Garraitua dut nik mundua.